XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Santamaria inplikatuta zegoen ikerketek aurrera segituko dute

DONOSTIA

Jose Antonio Santamaria ETAk hildako enpresaria inplikatua zegoen ustezko kohetxo delitua ikertzen jarraituko duela jakinarazi zuen atzo Fernando Andreu Donostiako Epaitegiko titularrak.

Santamariaren aurkako diligentziak, berriz, bertan behera utzi ditu bere heriotza dela eta.

Andreu epaileak duela hilabete inguru zabaldu zituen Santamariaren aurkako diligentziak, 1988an tabako kontrabandoarekin ustez izan zuen erlazioarengatik.

Santamariarekin batera Enrique Dorado Villalobos Goardia Zibileko sargentoa eta Pedro Migueliz zeuden inplikatuak delitu honetan.

Santamaria iaz arazoan atxilotu zuen Goardia Zibilak, eta Andreu epailearen aurrean inputazioak ukatu ondoren aske gelditu zen.

Andreu epaileak argitu zuenez, Santamariaren aurkako diligentziak altxatu egin dira hilda dagoelako , baina inplikaturiko beste guztien aurkakoek aurrera egingo dute.

Santamaria Donostian hil zuten San Sebastian festaren bezperan, eta ETAk bere gain hartu zuen atentatua.

Erakunde armatuak ezagutzera emandako komunikatu batean Santamaria droga trafikoarekin erlazionatu zuen.

Bere emazteak handik bi egunera ukatu egin zituen salaketa horiek.